Ikastola
Basabürüko ikastola 1979 urtean sortü da. Alozeko herrian kokatürik da eta aurten 32 ikasle eskolatürik dira.
Eüskara erabilten düe goizetik arrats : gelan, kantinan, haurzaintegian, jelkaldietan… Kanpoko parte harzale güziak euskaldün dira. Frantsesaren erakaspena lehen mailako bigerren urtean hasten da. Sistema horri esker, haurrak bi hizkuntzak goizik bereganatzen dütü.
Haurrak bi geletan banatürik dira, 3 erakasle eta lagüntzale baten ardüra pean :
-
gela batean 2-6 urteko haurrak (Haur hezkuntzako 3 mailak eta Lehen Mailako 1.urtea) - gela batean 7-11 urteko haurrak
Eüskaraz hazi
Imertsio sistema osoa
Alkarkidetza
22 familia
Egoitza berri eta egokia
400 m²ko egongia
2016an eraikirik
Etxe arraberritü batean, haurrer batzarri egiteko baldintza ezinago honak dira:
- 3 ikasgela, nümeriko tresnekin ekipatürik
- eremü desberdinak, tailerka aritzeko
- kanpoko eremü bat, aterbe, belar, joküekin
- logela bat
- informatika gela bat
- libürütegi bat
- jangela bat
- igogailü bat, elbarritüentako
Gelako ordütegiak 8:45-12:00 eta 13:30-16:30 artean kokatzen dira.
Dohainik den haurzaintza zerbütxü bat plantan da : goizanko 7:45tarik, arratseko 18:15etarat.
Bazkariak Atharratzeko kolegioan adelatürik dira eta ikastolan berean zerbütxatürik.