Ikastola
E
perra ikastola, Sohütako herrian kokatürik da. Ikastolan ikasleak eüskaraz ikasten eta bizitzen dira, imertsio sistema plantan ezarririk beita. Frantsesaren erakaspena lehen mailako bigerren urtean hasten da.
Eskola hau hein honekoa da, 80 bat ikasle errezebitzen beidütü oro har. Egoitza goxoa eta egokia dü ere eta horrek, ikasleak baldintza honetan ikasten eta handitzen ahalmentzen dütü.
Euskaraz ikasi eta bizi eskolan
Euskaraz ikasi eta bizi eskolan
Egoitza egokia
Egoitza egokia
Ikasle eta familien harrera
Ikasle eta familien harrera
Eperra Ikastolan kanpoko bi eremü badira eta bakotxean aterbe bat bada ere. Gelak zabalak eta ontsa argitüak dira.
Talde pedagogikoa, sei erakasle eta hiru langile edo ATSEM delakok osotzen düe. Taldearen nahia eta helbürüa harrera eta segipen proiektü egoki baten plantan ezartea da, ikasle bakotxari egokitürik zaiona.
Kurtsoak goizanko 9 orenetarik, arrastiriko 4ak eterdi arte segürtatürik dira. Haurzaintza aldiz, kitorik da: goizan 7ak eterditan hasten da klaseak hasi arte 9 orenetan eta arrastirian 4ak eterditarik 6ak eterdi arte segürtatürik da. Kantina bat bada ere egüerditan haurren bazkariarazteko.